Editoriala

Hizki-Mizki proiektua berriro dago gure artean, lehen, ikastetxeko aldizkari digitala izan zena, orain, berriztuta, formato digitalaz aparte bloga izango dugu ikastetxean, herrian, zein munduan gertatzen ari diren azken gaiak plazaratzeko.

Irakasle talde anitza, bost pertsona ikasgai desberdinetakoak: argazkigintza, informatika, euskera, ingelesa eta gaztelania, asmo handiko proiektua aurrera eramateko eta eleaniztasunaren bidea jorratzen laguntzeko.

Irakasleak bideratuta ikasleak protagonista izango dira, egile eta eragile: luma, ahotsa eta aurpegiak, ekoiztuko ditugun egunkari, irrati-saio eta teleberrietan.

Ikasgeletan zein pasabideetan, bulego zein herriko kaleetan mugituko dira gure kazetari trebeak ikasgai dinamiko, dibertigarri eta interesgarri bihurtzeko asmoz.

Jarri gara martxan, adi egon!

Join us! On y va!

"No hay misión imposible para las mujeres sensibles" Amparanoia

Resultado de imagen de mafalda y sus amigos periodistas

Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

lunes, 15 de octubre de 2018

INSTITUTUKO IKASLE OHIA INDIAN

Jone Mendiolagarai gure institutuko ikasle ohia Indian egon da uda honetan GKE batekin. Gure arteko irakasle batzuk ere GKE horretako partaideak dira. ONG hau taldeka lagunduz deitzen da, 2005. urtean sortutakoa da eta 66 partaide ditu. Dalitsei laguntzen diete. Dalitsak gizarte talde bat dira, nahiko baztertuta daude. Dalits jaiotzen bazara ezin zara beste gizarte talde batera sartu, gainera, ezin zara zure talde edo kastako ez den beste batekin ezkondu. Proiektu honek dalitsen bizimodua hobeto nahi du.
Indian 1200 milioi biztanle daude eta 200 milioi Dalitsak dira. 40 milloi Dalits egiten dute lan eta horietako 15 milioi umeak dira. Ume gehienak ezin dira eskolara joan irakasleek umeak iraintzen dituztelako.
Jone institutuko ikaslea izandakoa egon da Indian uda honetan. Galdera batzuk egingo dizkiogu bere esperientzia zelakoa izan den jakiteko.





















-Gustatu zitzaizun bidaia? Zelako esperientzia izan da?

-Bai, bidaia asko gustatu zitzaidan, oso esperientzia aberasgarria izan zen niretzako, batez ere, pertsona moduan; izan ere, beste errealitate guztiz desberdin bat ezagutu ahal izan dut, nire buruari zer pentsatu eman didana. Egia da normalean munduan zehar herrialde desberdinetako biztanleek bizi duten egoeraz hitz egiten digutela, komunikabidetan adibidez, baina bizitzen duzunerarte edota gertutik ikusten duzunerarte nik esango nuke horren kontzientzia gutxi daukagula orokorrean. Dena den, beste kultura bat ezagutzeko aukera izan dut, eta horren parte nintzela sentitzeko aukera izan dudala esango nuke; bertako hizkuntza irakatsi didate, nik gogo handiz praktikatzen nuena eta oraindik gogoan dudana; pertsona ikaragarriak ezagutu ditut, mirestekoak; haien bizitzeko moduan eta tradizioen parte izateko aukera izan dut eta pentsatzeko era desberdina dutela erreparatu ahal izan dut besteak beste. Gomendatzeko moduko esperientzia, benetan.

-Asko harritu zaizu ikusitakoak? Zergatik?

-Hasiera batean, Indiara joan baino lehen, ikusiko nuenaz kontzientziatu nintzen, edota saiatu nintzen behintzat, batez ere, bertara heltzerakoan psikologikoki "preparatuta" egoteko.
Harritzekoa da guztiz, gehienbat gutxien dutenek bizi duten egoera ikustea, ekonomikoa zein soziala, zer nolako tokietan egon behar diren ikustea; zer nolako zailtasunak dituzten osasunaren aldetik, txiroenen artean gutxik jasotzen baitute osasun basikoa; pribilegiatuenak soilik daukate hezkuntzarako eskubide eta aukera, etorkizunean nolabait ateak zabalduko dizkietenak... Kontuan hartu behar da gure bidaian "dalit"-ekin egon garela eta haien bizimodua zer nolakoa den ikusi ahal izan dugula, gazteennena bereziki. Ikaragarria izan da neska mutil dalitek hezkuntzari ematen dioten garrantzia gertutik ikustea, momentu oro ikasten igarotzen zuten egun argiz zein gauaz, haien etorkizuna hobetzea hezkuntza jasotzearen eskutik baitator. Ikasteak  etorkizun  batean haien familiari laguntzeko aukera emango die, bizitza kalitatea hobetuz, baina tamalez ez da bat ere gauza erraza, oztopo handiak baitituzte, haien egoera ekonomiko eta soziala dela 

lunes, 1 de octubre de 2018

YOUTUBERRAK

AROUND THE CORNER
Resultado de imagen de around the corner          -Madrilen bizi dira.
          -Bi neskak dira: Gio eta Paula.
          -Haien kanaleko gaiak: argazkigintza, bideo barregarriak,                    erronkak egitea,...
          -Orain dela gutxi liburu bat atera dute eta firmak egitera joan                dira hiriburu batzuetara.
          -957.000 jarraitzaile dituzte youtuben.



PAULA GONU
Imagen relacionada          -Batzelonan bizi da.
          -Haren kanaleko gaia: Moda, bideo barregarriak, dantzak             eta abestiak egiten ditu,...
          -Orain dela gutxi arropak, koloniak, koadernoak,... atera              ditu eta laster abesti bat ateratzera doa eta liburu bat                   atera du.
          -1.187.121 jarraitzaile ditu youtuben.



HERMANOS JASO
Imagen relacionada          -Palmplonan bizi dira.
          -Bi neba-arreba dira: Fernando eta Judith izenekoak.
          -Haien kanaleko gaiak: Erronkak, argazkigintza,bideo                  entretenigarriak,...
          -Neba- arreba bakoitzak bera kanala dauka: ItsJudith                  eta Fernando Jaso izenekoak.
          -Judithek orain dela gutxi liburu bat atera du.
          -814.800 jarraitzaile dituzte.

DESPERTARVLOGSEUS
Imagen relacionada          -Bizkaian bizi da.
          -Bere izena Iban García da.
          -Haren kanaleko gahiak; bideo barregarriak,                                  entretenigarriak, erronkak,...
          -3.417 jarraitzaile ditu.










lunes, 17 de septiembre de 2018

PATATA

Patata Amorebieta-Etxano-ko eskultura bat da.  Orain dela urteak egin zuen Andrés Nagelek. 2003tik herriko erdigunean dago kokatuta. Eskultura polemikoa izan zen zeren eta  egilearen baimenik gabe udalak tokiz aldatu nahi zuen. Herrian   ¨patata¨ izenarekin ezagutzen dute.
Andrés Negalek beste herrialde batzuetan ere egin zituen beste eskultura batzuk.
Bartzelonan: ¨El Drac¨ dago, txirrista moduko eskultura. Espainia Industrialaren plazan dago jarrita.
Donostian:
Resultado de imagen de patata amorebietaIbaeta auzoko Europa plazan dago A. Nagelen eskultura ¨Izenbururik gabe¨. Eskultura 1966tik dago kalean jarrita. Hiru hanketako zaldi erraldoia da. Biribilgunearen alboko urbanizazioak eskulturari inguru naturala eskaini dio, pinu batzuen artean. Hasierako urtetan lainoa sortzeko sistema zuen, baina arriskutsua zela eta, kendu egin zen.

MIRAMONEKO EITB-RA IRTEERA

3.mailako albiste digitaleko ikasleak apirilaren 16an Miramonera joan gine EITBko platoak ikustera. Hamaikak inguruan heldu hinen eta bi taldetan zatitu ginen, gu lehenengoan geunden. Nire taldekoak lehenengo ``Atrapame si puedes´´ programa nola grabatzen zuten ikustera joan ginen, gero buelta bat eman genuen EITBko instalazioetatik, lau plato txiki eta beste bat handiagoa ikusi genuen.
Astia geneukanez Donostia hirira joan eta handik ordu bete egon ginen autobusera bueltatu baino lehen.

HEGAZKINA TURKIARA DOA ETA IA URETARA EREORTZEN DA


Hegazkin baten lurreratze txrarraren tragedia amaitu zen larunbat gauean,Turkia iparraldean.Trabzon herriko aireportuan hegazkinak asfalto bustian labanegin zuen eta itsasotik metro gutxira zegoen itsas labarrean narra egin eta han geratu zen hegazkina. 162 bidaiari eta 6 tripulatzaile hegazkinetik kaleratuak izan ziren, hala eta guztiz gertaera honek zurt eginda utzi zuen mundu guztia.
Gertakaria larunbateko 23:00ean gertatu zen. Aireportutik igarotzen den auto batek gertatu zen. Aireportutik igaotzen den auto batek grabatu zuen. Hegazkinaren barruan larritasun egoerak zeuden, jedea oihuka eta negar egiten hasi zen. Albiste agentzia batek bistiaratu egin zuen kea.
Gertaera bizi izandako bidaiaren arabera, hegazkin barruan gasolina usaina hasi zen. Sute bat izango zela pentsatu zuen eta horregatik beldurtu ziren. Emakumeak, gizonak eta harurrak zeuden, atzeko atera joateko esan zien baina jendea bata bestearen gainetik pasatzen saiatu zen.

Aireportua denbora laburrean itxi zen, baina igande go goizean berriro ireki zen, bidaiari guztiek hoberanzkoa  zuten eta ez zen hilik egon.

Resultado de imagen de avion a turquia y casi se estrella