Editoriala

Hizki-Mizki proiektua berriro dago gure artean, lehen, ikastetxeko aldizkari digitala izan zena, orain, berriztuta, formato digitalaz aparte bloga izango dugu ikastetxean, herrian, zein munduan gertatzen ari diren azken gaiak plazaratzeko.

Irakasle talde anitza, bost pertsona ikasgai desberdinetakoak: argazkigintza, informatika, euskera, ingelesa eta gaztelania, asmo handiko proiektua aurrera eramateko eta eleaniztasunaren bidea jorratzen laguntzeko.

Irakasleak bideratuta ikasleak protagonista izango dira, egile eta eragile: luma, ahotsa eta aurpegiak, ekoiztuko ditugun egunkari, irrati-saio eta teleberrietan.

Ikasgeletan zein pasabideetan, bulego zein herriko kaleetan mugituko dira gure kazetari trebeak ikasgai dinamiko, dibertigarri eta interesgarri bihurtzeko asmoz.

Jarri gara martxan, adi egon!

Join us! On y va!

"No hay misión imposible para las mujeres sensibles" Amparanoia

Resultado de imagen de mafalda y sus amigos periodistas

lunes, 17 de septiembre de 2018

PATATA

Patata Amorebieta-Etxano-ko eskultura bat da.  Orain dela urteak egin zuen Andrés Nagelek. 2003tik herriko erdigunean dago kokatuta. Eskultura polemikoa izan zen zeren eta  egilearen baimenik gabe udalak tokiz aldatu nahi zuen. Herrian   ¨patata¨ izenarekin ezagutzen dute.
Andrés Negalek beste herrialde batzuetan ere egin zituen beste eskultura batzuk.
Bartzelonan: ¨El Drac¨ dago, txirrista moduko eskultura. Espainia Industrialaren plazan dago jarrita.
Donostian:
Resultado de imagen de patata amorebietaIbaeta auzoko Europa plazan dago A. Nagelen eskultura ¨Izenbururik gabe¨. Eskultura 1966tik dago kalean jarrita. Hiru hanketako zaldi erraldoia da. Biribilgunearen alboko urbanizazioak eskulturari inguru naturala eskaini dio, pinu batzuen artean. Hasierako urtetan lainoa sortzeko sistema zuen, baina arriskutsua zela eta, kendu egin zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario