Editoriala

Hizki-Mizki proiektua berriro dago gure artean, lehen, ikastetxeko aldizkari digitala izan zena, orain, berriztuta, formato digitalaz aparte bloga izango dugu ikastetxean, herrian, zein munduan gertatzen ari diren azken gaiak plazaratzeko.

Irakasle talde anitza, bost pertsona ikasgai desberdinetakoak: argazkigintza, informatika, euskera, ingelesa eta gaztelania, asmo handiko proiektua aurrera eramateko eta eleaniztasunaren bidea jorratzen laguntzeko.

Irakasleak bideratuta ikasleak protagonista izango dira, egile eta eragile: luma, ahotsa eta aurpegiak, ekoiztuko ditugun egunkari, irrati-saio eta teleberrietan.

Ikasgeletan zein pasabideetan, bulego zein herriko kaleetan mugituko dira gure kazetari trebeak ikasgai dinamiko, dibertigarri eta interesgarri bihurtzeko asmoz.

Jarri gara martxan, adi egon!

Join us! On y va!

"No hay misión imposible para las mujeres sensibles" Amparanoia

Resultado de imagen de mafalda y sus amigos periodistas

lunes, 17 de septiembre de 2018

MIRAMONEKO EITB-RA IRTEERA

3.mailako albiste digitaleko ikasleak apirilaren 16an Miramonera joan gine EITBko platoak ikustera. Hamaikak inguruan heldu hinen eta bi taldetan zatitu ginen, gu lehenengoan geunden. Nire taldekoak lehenengo ``Atrapame si puedes´´ programa nola grabatzen zuten ikustera joan ginen, gero buelta bat eman genuen EITBko instalazioetatik, lau plato txiki eta beste bat handiagoa ikusi genuen.
Astia geneukanez Donostia hirira joan eta handik ordu bete egon ginen autobusera bueltatu baino lehen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario