Editoriala

Hizki-Mizki proiektua berriro dago gure artean, lehen, ikastetxeko aldizkari digitala izan zena, orain, berriztuta, formato digitalaz aparte bloga izango dugu ikastetxean, herrian, zein munduan gertatzen ari diren azken gaiak plazaratzeko.

Irakasle talde anitza, bost pertsona ikasgai desberdinetakoak: argazkigintza, informatika, euskera, ingelesa eta gaztelania, asmo handiko proiektua aurrera eramateko eta eleaniztasunaren bidea jorratzen laguntzeko.

Irakasleak bideratuta ikasleak protagonista izango dira, egile eta eragile: luma, ahotsa eta aurpegiak, ekoiztuko ditugun egunkari, irrati-saio eta teleberrietan.

Ikasgeletan zein pasabideetan, bulego zein herriko kaleetan mugituko dira gure kazetari trebeak ikasgai dinamiko, dibertigarri eta interesgarri bihurtzeko asmoz.

Jarri gara martxan, adi egon!

Join us! On y va!

"No hay misión imposible para las mujeres sensibles" Amparanoia

Resultado de imagen de mafalda y sus amigos periodistas

lunes, 15 de octubre de 2018

INSTITUTUKO IKASLE OHIA INDIAN

Jone Mendiolagarai gure institutuko ikasle ohia Indian egon da uda honetan GKE batekin. Gure arteko irakasle batzuk ere GKE horretako partaideak dira. ONG hau taldeka lagunduz deitzen da, 2005. urtean sortutakoa da eta 66 partaide ditu. Dalitsei laguntzen diete. Dalitsak gizarte talde bat dira, nahiko baztertuta daude. Dalits jaiotzen bazara ezin zara beste gizarte talde batera sartu, gainera, ezin zara zure talde edo kastako ez den beste batekin ezkondu. Proiektu honek dalitsen bizimodua hobeto nahi du.
Indian 1200 milioi biztanle daude eta 200 milioi Dalitsak dira. 40 milloi Dalits egiten dute lan eta horietako 15 milioi umeak dira. Ume gehienak ezin dira eskolara joan irakasleek umeak iraintzen dituztelako.
Jone institutuko ikaslea izandakoa egon da Indian uda honetan. Galdera batzuk egingo dizkiogu bere esperientzia zelakoa izan den jakiteko.





















-Gustatu zitzaizun bidaia? Zelako esperientzia izan da?

-Bai, bidaia asko gustatu zitzaidan, oso esperientzia aberasgarria izan zen niretzako, batez ere, pertsona moduan; izan ere, beste errealitate guztiz desberdin bat ezagutu ahal izan dut, nire buruari zer pentsatu eman didana. Egia da normalean munduan zehar herrialde desberdinetako biztanleek bizi duten egoeraz hitz egiten digutela, komunikabidetan adibidez, baina bizitzen duzunerarte edota gertutik ikusten duzunerarte nik esango nuke horren kontzientzia gutxi daukagula orokorrean. Dena den, beste kultura bat ezagutzeko aukera izan dut, eta horren parte nintzela sentitzeko aukera izan dudala esango nuke; bertako hizkuntza irakatsi didate, nik gogo handiz praktikatzen nuena eta oraindik gogoan dudana; pertsona ikaragarriak ezagutu ditut, mirestekoak; haien bizitzeko moduan eta tradizioen parte izateko aukera izan dut eta pentsatzeko era desberdina dutela erreparatu ahal izan dut besteak beste. Gomendatzeko moduko esperientzia, benetan.

-Asko harritu zaizu ikusitakoak? Zergatik?

-Hasiera batean, Indiara joan baino lehen, ikusiko nuenaz kontzientziatu nintzen, edota saiatu nintzen behintzat, batez ere, bertara heltzerakoan psikologikoki "preparatuta" egoteko.
Harritzekoa da guztiz, gehienbat gutxien dutenek bizi duten egoera ikustea, ekonomikoa zein soziala, zer nolako tokietan egon behar diren ikustea; zer nolako zailtasunak dituzten osasunaren aldetik, txiroenen artean gutxik jasotzen baitute osasun basikoa; pribilegiatuenak soilik daukate hezkuntzarako eskubide eta aukera, etorkizunean nolabait ateak zabalduko dizkietenak... Kontuan hartu behar da gure bidaian "dalit"-ekin egon garela eta haien bizimodua zer nolakoa den ikusi ahal izan dugula, gazteennena bereziki. Ikaragarria izan da neska mutil dalitek hezkuntzari ematen dioten garrantzia gertutik ikustea, momentu oro ikasten igarotzen zuten egun argiz zein gauaz, haien etorkizuna hobetzea hezkuntza jasotzearen eskutik baitator. Ikasteak  etorkizun  batean haien familiari laguntzeko aukera emango die, bizitza kalitatea hobetuz, baina tamalez ez da bat ere gauza erraza, oztopo handiak baitituzte, haien egoera ekonomiko eta soziala dela 

No hay comentarios:

Publicar un comentario