Editoriala

Hizki-Mizki proiektua berriro dago gure artean, lehen, ikastetxeko aldizkari digitala izan zena, orain, berriztuta, formato digitalaz aparte bloga izango dugu ikastetxean, herrian, zein munduan gertatzen ari diren azken gaiak plazaratzeko.

Irakasle talde anitza, bost pertsona ikasgai desberdinetakoak: argazkigintza, informatika, euskera, ingelesa eta gaztelania, asmo handiko proiektua aurrera eramateko eta eleaniztasunaren bidea jorratzen laguntzeko.

Irakasleak bideratuta ikasleak protagonista izango dira, egile eta eragile: luma, ahotsa eta aurpegiak, ekoiztuko ditugun egunkari, irrati-saio eta teleberrietan.

Ikasgeletan zein pasabideetan, bulego zein herriko kaleetan mugituko dira gure kazetari trebeak ikasgai dinamiko, dibertigarri eta interesgarri bihurtzeko asmoz.

Jarri gara martxan, adi egon!

Join us! On y va!

"No hay misión imposible para las mujeres sensibles" Amparanoia

Resultado de imagen de mafalda y sus amigos periodistas

lunes, 19 de noviembre de 2018

NAIARA MENDEZI ELKARRIZKETA

BERE AMETSAREN BILA

Zergatik hasi zinen korrika egiten?
Kirol bat aukeratu behar nuen, eta atletismoa hartu nuen.
Noiz hasi zinen "profesional" moduan?
duela 2 urte hasi nintzen, 13 urterekin.
Zenbat orduz entrenatzen duzu astero?
3 orduz entrenatzen dut.
Ondo konbinatzen dituzu entrenamenduak,lagunak eta eskola?
Bai, erresa egiten zait.
Zure gurasoek zer esaten dute atletismoari buruz?
Oso kirol ona dela, ados daude.
Gustatuko litzaizuke korrikalaria izatea nagusitan? Zergaitik?
Bai, txikitatik. Hori izan da beti nire ametsa.
Zenbat sari irabazi dituzu orain arte?
4 sari irabazi ditut nire bizitzan zehar.
Inoiz sentitu al zara oso txarto karrera batean zeure buruarekin?
Bai, behin ez zitzaidan nik nahi nuen bezala atera.
Lagunen bat sartu al duzu mundu horretan?
Ez, nire lagunak egin nahi dutena egin ahal dute, nik ez diet esango zer egin edo zer ez.
Zer da entrenamenduetatik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?
Gehien gustatzen zaidana distantzia laburrak dira, eta gutxien distantzia luzeak.
Talde baten barruan zaude?
Zornotza Atletismo Ak-200-ean nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario